Sagardoaren ekoizpen prozesua

Sagardoa egiteko prozesua, iraila bukaera urri hasiera inguruan hasten da, sagar biltzearekin. Sagar biltzeak azaro erdi aldera arte iraungo du, beranduko sagarrak jasotakoan.

Sagarra sagardotegian dagoenean hasiko da sagardo egiteko prozesua, sagarra jo eta zanpatuta.

Dolarean zanpatuta lortutako muztioa tinian bilduko da, ondorenean upeletara sartzeko. Muztio honek bi irakinaldi edo hartzidura jasango ditu, alkoholikoa bata eta malolaktikoa bestea, eta orduan bihurtuko da sagardo.

Sagardoa, urtarriletik aurrera dastatu ahal izango da txotxean, apirila bukaerara arte eta urte osoan botilan.

Instalazioak

Etxeberria sagardotegia inguru paregabean aurkitzen da, sagarondoz inguratuta eta ikuspegi ederrarekin.

Etxeberriak jangela eroso eta handi bat dauka, 300 lagun inguru sartzen dira bertan. Sagardotegiko menu tradizionalaz gain, bakailaoa pili-pil eraran ere jan daiteke (eurretik erreserbatuaz). Sagardotegiko kupela handienak, 8 dira, jangelaren ondo gelan aurkitzen dira.