Txotx denboraldia

Sagardoak eta sagardotegiak izan duten eboluzioa ikusirik, Etxeberriak jangela eroso eta handi bat dauka bertako jaki goxoak eta sagardo naturalez txotx egiteko, urtarrilatik maiatza haserarte.

Txotx denboraldi hau enpresako bilerak, famili elkarteratzeak edota lagunekin bildu eta egonaldi eroso bat igarotzeko garai aproposa da, horregaitik Etxeberriak instalazio ezin hoebak ditu horretarako.

Telefonoz hartzen dira erreserbak eta aurretik deitzea eskertzen da.

Prezioa: 42€ BEZ barne

Txotx mugikorra

Ikusirik gaur egun, kirol ekitaldiak, dastaketak, festak, ospakizunak etab.-ek garrantzi handia hartzen ari direla, Etxeberriak txotx mugikorra alokatzeko aukera ematen du. Txotx mugikor hau edonora eman daiteke eta inungo zailtasun gabe martxan jarri, sagardotegiko txotx saio baten antzera. Txotx mugikor hau bertako produktu naturalekin elkarturik alokatzeko aukera dago.