Txotx garaian irekia dagoen Sagardotegia (urtarrila-maiatza). Etxeberria sagardotegia ingurune natural pribilegiatuan aurkitzen da, sagarrondoz inguratua eta bertatik Santa Klara uhartea eta Donostiako badia ikusi daitezke. 1980. urtean ostalaritzako eta sagardo dastaketarekin hasi ziren.
Gaur egun nekazaritza jarduera sagarraren laborantzan oinarritzen da bertako sagarrondo berrien landatzearekin, eta honela, beraien berezko uzta ziurtatzen dute sagardoa ekoizteko.
Gure sagardoa
Etxeberria sagardotegia, 80.garren hamarkadan abiatu zen. Urtean 150.000 litrotik gora ekoizten ditu, muztioaren gehingoa bertako sagarra izanik.
Etxeberria sagardotegian bertako sagarrak erabiltzen ditugu baina Galizia eta Frantzia ko sagarrak ere erabiltzen dira.
Txotx mugikorra
Etxeberría sagardotegiak txotx mugikorra alojatzeko aukera ematen du. Kupel bat da nonahi garraiatu daitekeena eta bertan txotx egiteko aukera ematen duena. Festa, ekitaldi, etab. etarako aukera aproposa da txotx mugikorra.
Txotx mugikorra urte guztian zehar dago eskuragarri.